Afari erromantiko berezia: ilunabarra, itsasontzia gaua eman eta gosaria hurrengo egunean
Zerbitzu berezia da, pertsona oso berezi bat sorpresa bat eman nahi dionarentzat, hala nola ezkontzea eskatzeko, ezkontzaren urteurrenak ospatzeko, zilarrezko ezteiak, eztei-bidaiak edo esperientzia berezia bizitzeko ihesaldi bat egiteko besterik ez, Getxo bezalako inguru ikusgarri batean, belaontzi batean lo eginez.
Tourra Abratik nabigatuz hasiko dugu, itsas zabalerantz. Cava edo xanpain botila bat prest izango dugu, ilunabarrean topa egin eta gosegarri gozoren bat har dezazuen. Ez da faltako itsasadarretik egindako paseoa, gauez, musikaz lagunduta. Agian saxofonista bat eskaini ahal dizuegu? Biolinista bat?
Porturatzean afaria zerbitzatuko dugu, eta gure langileek brankako gela prestatuta izango dute, itsasontzian gau zoragarri batez goza dezazuen.
Hurrengo eguneko 10:00etan gosaria jarriko dizuegu, jankiderik zorrotzena ere gozaraziko duena.
*Jarduera honetan urteko garaia kontuan hartu behar dugu, ordutegiak ilunabarraren ordura egokitzeko.
Afari erromantiko berezia
