Afaria itsasontzian eta ilunabarra
20:00etan Getxo Kaiko I. nasan ontziratuko gara, eta belaz nabigatuko dugu Abratik. Ilunabarraz gozatuko dugu, itsasontzian aperitibo bat hartzen dugun bitartean.
Gauez itsasadarretik egindako bidaiak paisaiaren oso bestelako ikuspegia ematen digu. Neguriko etxe handi eta ikusgarriak; Bizkaia Zubia argiztatuta; Getxoko eta Portugaleteko paseoak, farolak piztuta; Labe Garaietatik geratzen dena, "La Naval"; Erandio, Zorrotza eta Olabeagako erribera misteriotsu eta bereziak, Itsas Museoa eta Euskalduna Jauregia. Han ziaboga eman eta afari gozoa hartuko dugu. Gure gastronomiako ohiko produktuez eginda dago. Gero, itsasadarretik jaitsi eta 24:00etan lehorreratuko gara, Getxoko Kaian berriro. Bidaiariak eremuko tabernetan dagoen giro onez gozatzen jarraitu ahalko du, edo Portu Zaharrerantz, Algortarantz edo Areetarantz joan. Toki horietara oinez ere hel daiteke, udako gau atsegin batean.
*Jarduera honetan urteko garaia kontuan hartu behar dugu, ordutegiak ilunabarraren ordura egokitzeko.
Una cena a bordo con lo mejor del mar
Afaria itsasontzian
Aperitiboa eta afaria
Kais belaontzia - 130€
Uso Zuria belaontzia - 150€
Pertsonako prezioa. 6 lagun. (Galdetu beste talde batzuetarako)