Ikasi belaontzi batean nabigatzen
Jarduerak 4 ordu iraungo du. Getxo, Sopela eta Barrikako itsasbazterretan zehar nabigatuko dugu, eta marinel-teknika horiek praktikan jartzeaz gain, paisaiaren edertasunaz gozatzeko eta gure hondartzak ⎯itsasoaren ikuspuntutik⎯, labarrak eta Galeakoflysch-a ikusteaz gozatzeko aukera izango dugu. Belaontzi batean bizitzeari buruzko esperientzia ezagutu nahi duten guztiak ontzira igotzea da plana. Oinarrizko ezaugarriak aztertzen hasiko gara, eta, poliki-poliki, belaontzi moderno bat zuzentzeari buruzko ideia aurreratu bat izango dugu.
Ikasi belaontzi batean nabigatzen
Learn to sail on board a sailboat.
Hastapena
Belaontziaren atalak ezagutu eta horiekin trebatzea
Belen karga berdintzea haizearen angelu desberdinen arabera
Izurrak hartzea
Kuarteleratzea eta orekan jartzea
Korapilo erabilgarriak ontzian
Ainguratze-maniobra (belarekin eta motorrarekin)
Amarratzea eta amarrak askatzea portuan
Bizimodua ontzian (sarrera)
Kais belaontzia: 75€
Uso Zuria belaontzia: 90€
Pertsonako prezioa. Gutxienez, 6 pertsonako taldea. Gehienez, 10 pertsonako taldea + patroia.