BELAZ NABIGATU
Marmitako Tour 4 ordu:
Marmitako Sailing-en gure kostaldeaz eta gure itsasadarraz gozatzea proposatzen dizugu, Euskal Herriko altxor preziatuenak ikusteko aukera ematen duen bidaia batean. Belaz egindako nabigazioaz gozatu ahal izango duzu, gure gastronomia gozoa dastatu, gure historian murgildu, industria osteko arkitekturaren aztarnak ikusiz, eta inoiz baino biziago dagoen Bilbo baten orainaz gozatu.
13:00ean Getxo Kaiko I. nasan ontziratuko gara, belaontziz nabigatuko dugu, kostaldetik, Punta Galeako itsaslabarrak ikusiz, gure kostaldeko hondartza ederrak, Algortako Portu Zaharra, itsasargi eta dorre bereziak. Gero, Bilboko Itsasadarrean sartuko gara, eta munduko zubi esekirik zaharrenaren azpitik igaroko gara. Oraindik zutik geratzen diren eta antzinako garaiak gogora ekartzen gaituzten industriaren aztarnak ikusiko ditugu. Ez dira hain zaharrak, eta hor, bizitza gogorragoa zen, Bizkaian eta Itsasadarrean.
Itsasadarretik jaisteko ibilbidean marmitako gozoa (arrantzaleen janari tradizionala) jango dugu, amatxo baten maitasunez prestatua, eta Arabako Errioxako ardo gozoez lagunduta.
17:00etan Getxon lehorreratuko gara.
Menu
Hasierakoak:
-
Bermeoko antxoa gazituak, pikillo piperrekin eta Tuterako kukuluekin.
-
Portugaleteko gazpatxoa.
El auténtico Marmitako
Plater nagusia:
-
Hegaluze marmitakoa edo Begi Aundi (hegaluzea sasoiz kanpo dagoenean).
Queso Idiazabal, el queso de nuestra tierra
Azkenburukoa:
-
Idiazabal gazta, artisau-irasagarrarekin eta intxaurrekin.
-
Kafea eta patxarana