Produktu tipikoak dastatzea belaontzian, Bilboko Itsasadarrean zehar
Bidaiaren hasieran, Bilboko Abran zehar nabigatuko dugu. Getxo Kaiako ahotik atera bezain laster, Neguri auzoko hiribildu eta jauregi arranditsuak eta Zugazarte pasealekua ikusiko ditugu. Haize-oihalak altxatutakoan, hautsian joango gara, bela-nabigazioaren plazer isilaz gozatze aldera. Ondoren, Bilboko itsasadarrean sartuko gara.
Kontrastez jositako ibilbide horretan, lehendabizi, Portugaleteko Burdinaren Kaia ikusiko dugu, bai eta Alberto Palaciosek diseinatutako eta Gustave Eiffel ⎯bere izena ospetsua da mundu osoan, izen bera duen dorrea dela eta⎯ arkitekto frantsesaren ikaslerik aurreratuenetariko batek bildutako Bizkaia Zubi liluragarria ere.
Gure industria-arkitekturaren aztarnak, besteak beste, ontziolak, Kadagua ibaiaren ahoan dauden Zorrotzako lantegiak eta horrelako antzinako fabrikak, «Harinera» eraikina edo Galindo ibaiaren ahoa oraindik ikus daitezkeen bazter horietan zehar nabigatzeak iragan ez oso urruti bat ekarriko digu gogora, eta brankan agertzen den etorkizun moderno eta oparoa irudikaraziko digu.
Inguruan egindako txakolin goxoren bat irekiko dugu eta Arabako Errioxako ardotxoren bat ere eskainiko dizuegu, gatzetan jarritako Bermeoko antxoa samur batzuekin batera edateko, baita pikillo piper batzuekin ere. Bestalde, euskaldun peto-peto baten ontzian ez dira hegaluzea eta Idiazabal gazta faltako, gure inguruko intxaur batzuekin lagunduko ditugunak. Gainera, tokiko gure gastronomia aparta osatzen duten beste zenbait sorpresa izango dituzue zain. Postrea eta kafea hartu ondoren, nahi izanez gero, gure basaran-likore ospetsua, patxarana, edateko aukera egongo da. Ordurako, itsasadarrean behera egin izango dugu eta Getxo Kaiako Kirol Portuan lehorreratuko gara, udalerriaz gozatzen jarrai dezazuen.
Txakolina
Degusta nuestros platos típicos
Produktu tipikoak dastatzea
Dastatzea Belaontzian, Bilboko Itsasadarrean zehar
Kais belaontzia: 95€
Uso Zuria belaontzia: 115€
Pertsona bakoitzeko prezioa. Gutxienez, 6 pertsonako taldea. Gehienez, 11 pertsonako taldea + patroia.
(Galdetu libre dagoen ala ez)