Marmitako Week Experience
"Marmitako Week Experience-k" astebeteko abentura bat gurekin egiteko aukera ematen dizu, Kantauri Itsasoko kostaldetik. Ez da inolako esperientziarik behar bela-nabigazioan. Belaontziaren maniobretan eta belen erabileran lagun dezakezu, edo itsasoaz, irakurketaz, lehorreratzean portuetan aurkitzen dugun gastronomia zoragarriaz edo guk geuk belaontziaren sukaldean egingo dugunaz goza dezakezu besterik gabe.
Talde bakoitzaren neurrirako plan bat dago.
Ekialderantz nabiga dezakegu, eta Frantziako hegoalderaino heldu, edo kostaldetik, mendebalderantz joan gaitezke, Kantabria, Asturias eta Galiziako uretatik. Bi ibilbideetan bertakoen jatorrizko autentikotasuna, ohiturak, jaiak, estropadak, kontzertuak, itsas azokak gordetzen dituzten portuak ikusiko ditugu.
Donostiako Kontxako hondartzan su artifizialak ikus ditzakezu, edo Bermeoko portuko kale alaiak. Elantxoben, Lekeition, Mutrikun edo Getarian amarratu dezakegu.
Edo Laredon eman dezakegu gaua, Santanderrerantz jarraitu, Gijonera heldu eta belaontzia Cimadevilla eremutik metro gutxi batzuetara amarratu. Sagardotegiz eta giro onez inguratuta dago. Ribadeora edo Viveirora ere joan gaitezke.
Sortu 6 laguneko edo bikoteek eta senideek sortutako talde bat, edo eman izena gure proposamenetan.
Bizarritz
Donostia
Getaria
Mutriku
Elantxobe
Lekeitio
Gaztelugatxe
Laredo
Santander
Gijón
Ribadeo
Viveiro
2. Aukera: 7 egun
Usito
4.150€ full charter (3.600€ patroirik gabe)
Uso Vuela
4.200€ full charter
Velero Kais
4.600€ full charter
Uso Zuria *Premium*
8.500€ full charter
KAPAZITATEA: Galdetu
HONAKOAK BARNE: Materiala, asegurua, monitorea, ontziburua, gasolina, ostatua 3 gela bikoitzatan.
HONAKOAK EZ BARNE: Gosaria, lunch, afaria eta beste batzuk.
EZ AHAZTU HONAKO HAUEK EKARTZEA: Arropa beroa , bisera, eguzkitakoak, gomazko zola duten zapatak (zolak ezin du beltza izan), oihalezkoa maleta.