Kais itsasontzi segurua eta erosoa da.
Jeanneau Sun Odissey 40.30 da, Jeanneu ontziola ospetsuan eraikia eta Daniel Andrieuk, eskarmentu handiko ontzi-arkitektoak, diseinatua. Kroskoa beira-zuntzazkoa da eta bizkarra, Birmaniako tekazkoa.
Egun bateko irteeretan 11 bidaiari eta patroia har ditzake.
Asteko irteeretan 6 tripulatzaile 3 gela bikoitzatan har ditzake.
Egongelan ohe bihurtzen den mahai bat dago, patroiak gaua emateko erabiltzen duena.
Itsasontzia ere talde txikiagoei aloka dakieke, erosoagoa izan dadin.