Asteburu bikaina benetan
Asteburu zoragarria pasatu nahi baduzu, geuk dauka irtenbidea. Imajinatzen duzu nolakoa izan daitekeen Bermeoraino edo Lekeitioraino itsasoz heltzea? Zuk zeuk bizi arte ezin duzu sinetsi. Oraindik liluratuta gogoratzen dut nire lehen aldia. Portuan amarratu eta leku hauek eskaintzen dizkiguten itsasoko bizitzaren elementu guztiak eskura dituzu. Azokak, merkatuak, museoak, gastronomia, frontoia, herri-kirolak... Tragoxka batzuk hartzera eta pintxo gozoak jatera atera zaitezke taberna alaietan; kasinoa bisitatu edo arrantzaleekin hitz egin. Bidaiariari laguntzeko prest daude beti, itsasoko istorio sinestezinak kontatzeko. Eta zer esanik ez jaiei buruz! Udan egun guztiak dira jaiegunak hemen. Eta eguzkia ateratzen bada, euskaldunek beti daukate zerbait ospatzeko... Eta bestela, ere bai.
Adibide bat:
Ostiralean Getxotik abiatu ginen, eta Galeako itsaslabarretatik pasatu ginen, hondartzetik, itsaslabar gehiagotatik...Hondartza gehiagotatik... Zenbait milia nabigatu ondoren, Vilán lurmuturra istriborretik utzi eta ekialderantz jarraituko dugu. Gaztelugatxeko Donieneren eta Akatz haitzaren inguruan belaz isilean nabigatzea plazera dela egiaztatuko dugu. Esperientzia mistikoa da, eta zaila da benetan horretaz ahaztea. Matxitxako lurmuturra igaro arte jarraituko dugu. Arribolasen agingura bota eta murgil egingo dugu, gero, Bermeon amarratzeko. Han gaua emango dugu.
Larunbatean itsasoratuko gara berriro, baina horren aurretik itsasontzian bertan gosalduko dugu, eta portuko tabernetako batean. Ikusiko dugu.
Izaro uhartearen eta Otzarri haitzaren behealdearen artean, pasabide polita dago, eta hortik, Urdaibai itsasadarraren sarrera ikus daiteke. Hor, ezkerreko olatu ospetsua sortzen da, duela zenbait urte dagoeneko, Mundaka, nazioarteko surf zirkuituan sartu zuena. Laida eta Laga marearekin formaz eta tamainaz aldatzen diren bi hondartza sinestezinak dira. Euskal Herriko paisaiarik politenetako bat da. Aurrera jarraituko dugu, eta Ogoñoko lurmuturreko horma ikusgarriak begiratzen liluratuta geratu eta gero, Elantxobe agertuko zaigu horren ondoren. Erabaki zaila hartu beharko dugu: "Geldituko gara? Aurrera jarraituko dugu?".
Aurrera jarraitzea erabakitzen badugu, 6 milia izango ditugu Santa Katalina lurmuturreraino. Haren atzean, gure itsasertzeko herririk harrigarri eta girotsuenetako bat dago: Lekeitio. Toki ona da gaua emateko eta giroaz gozatzeko, dantzatzeko, afaltzeko...
Igandean Getxora bueltatuko gara. Bainatzeko geldituko gara, itsasontziko bainuontzian bazkaldu eta bela praktikak egingo ditugu. Nabigazioaz gozatzen emango dugu eguna. Azkenik, porturaino helduko gara. Han, esperientziaren balantzea egin eta beste aukera batera arte agurtuko dugu elkar.
Aukera ezazu nahi duzun bidaia!
Lehen Aukera
Ostirala (gauean), Larunbata eta Igandea
(2 egun)
Velero Kais
245€ p. pax (min 6 pax)
1445€ (full charter)
Uso Zuria
285€ p. pax (min 6 pax)
1700€ (full charter)
Usito Zuria
150€ p. pax (min 6 pax)
875€ (full charter)
Bigarren aukera
Ostirala (goizean), Larunbata eta Igandea.
(3 egun)
Velero Kais
325€ p.pax (min 6 pax)
1950€ (full charter)
Uso Zuria
380€ p.pax (min 6 pax)
2300€ (full charter)
Usito Zuria
225€ p.pax (min 6 pax)
1350€ (full charter)
HONAKOAK BARNE: Materiala, asegurua, monitorea, ontziburua, gasolina, ostatua 3 gela bikoitzatan.
HONAKOAK EZ BARNE: Gosaria, lunch, afaria eta beste batzuk.
EZ AHAZTU HONAKO HAUEK EKARTZEA: Arropa beroa , bisera, eguzkitakoak, gomazko zola duten zapatak (zolak ezin du beltza izan), oihalezkoa maleta.