Kostaldetik hurbil nabigatuko dugu, gure hondartzen eta itsaslabarren edertasunaz gozatzeko. Edo agian itsasoan barrena joatea nahiago dugu. Hor, izurderen bat ikus genezake.
11:00etan Getxo Kaiko I. nasan elkartuko gara. Aurkezpenak eginda eta gure bagajeak kargatuta, abiatu egingo gara, belak jaso eta haizeen arabera, mendebalderantz, Castro Urdiales aukera ona da, edo ekialderantz joko du, Gorlizen geldituz.
Bazkariari dagokionez, plan daukagu talderen eta norberaren poltsikoaren arabera. Jatetxe bat erreserba dezakegu amarratzen dugun tokian. Guk geuk jar dezakegu bazkaria, aldez aurretik hitzartuta, edo zure erosketak ekarri eta belaontzian presta dezakezu. Sukalde zoragarria dago: labea, hozkailua, mahai-tresnak eta baxera ditu, edozeinen gozamenerako.
Udan, edo eguraldiak uzten badu, gelditu egingo gara, bainatzeko, igeri egiteko eta urpean igeri egiteko. Besteak beste hegatsak, betaurrekoak eta tutuak daude ontzian. Eguzkia ere har daiteke...
Paddle Surfa probatu nahi baduzu, ohol bat eskura izango duzu belaontzian.
Gero, bela berriro jaso eta maniobretan lagundu ahal izango duzu nahi baduzu, bela-nabigazioaren inguruko ezagutzak hobetzeko edota ikasteko.
19:00ak aldera Getxora helduko gara, esperientzia zoragarriaz gozatu eta gero.
Eguneko plan biribila.!
PD:Ordutegiak urteko garaiaren arabera alda daitezke.
Paddle Surf
Plan
Itxasketa
Ainguratzea
Paddle surfa
Snorkel
Maniobrak
Belaontzi osoa alokatzen:
Usito: 645€
Uso Vuela: 635€
Kais: 750€
Uso Zuria *Premium*: 1.100€