Getxon daukagun amarraduratik hasiko da ibilbidea. Itsasoko bizitzara hurbiltzeko modu ona da belaontzi baten oinarrizko erabileran trebatu nahi direnentzat, edo besterik gabe itsasoaz gozatzen tarte ona igaro nahi dutenentzat, isilean nabigatuz.
Itsasartetik irtetean barruko Abra, hango hiribilduak eta jauregiak, Zugatzarteko pasealekua eta abar ikusiko ditugu. Eremuko arkitekturak eta Bizkaiko goi-burgesiaren bizilekuak bidaiaria harrituko dute, XX. mende hasierako jauregitxo ugari daudelako.
Ondoren, Algortako Portu Zaharra, Ereagako hondartza eta Arrigunaga ikusiko ditugu. Puntu Galearaino helduta, ekialdera begira, Gorrondatxe Aizkorri hondartza eta Sopelan dagoen Barinatxe hondartzeko itsaslabar handiak daude. Denbora azkar igarotzen da hemen, eta bat-batean maniobratzeko eta porturantz itzultzeko unea da. Daukagun lasaitasun sentsazioa luzaroan izango dugu lurrean ere bai.