• Skip to main content
  • Skip to footer

Marmitako Sailing

Navega y disfruta de la gastronomía de Bizkaia

  • Home
  • Bilbao
    • Jarduerak
      • Marmitako Tour
      • Ilunabarra otamen batekin
      • Afaria itsasontzian
      • Afari erromantiko berezia
      • Produktu tipikoak dastatzea
      • Hastapena
    • Tours
      • Erdi-eguneko irteera
      • Eguneko irteera
      • Asteburu bat itsasontzian
      • Astebeteko abentura
  • Nautika Eskola
  • Team Building
  • Itsasontziak
    • Uso Zuria
    • Kais
    • Uso Vuela
  • Ontzi-liburu
  • Kontaktua
  • Online Kanpusa
  • Euskara
    • Español
    • English
    • Français
    • Euskara

Asteburu bat itsasontzian

Asteburu bikaina benetan

Asteburu zoragarria pasatu nahi baduzu, geuk dauka irtenbidea. Imajinatzen duzu nolakoa izan daitekeen Bermeoraino edo Lekeitioraino itsasoz heltzea? Zuk zeuk bizi arte ezin duzu sinetsi. Oraindik liluratuta gogoratzen dut nire lehen aldia. Portuan amarratu eta leku hauek eskaintzen dizkiguten itsasoko bizitzaren elementu guztiak eskura dituzu. Azokak, merkatuak, museoak, gastronomia, frontoia, herri-kirolak... Tragoxka batzuk hartzera eta pintxo gozoak jatera atera zaitezke taberna alaietan; kasinoa bisitatu edo arrantzaleekin hitz egin. Bidaiariari laguntzeko prest daude beti, itsasoko istorio sinestezinak kontatzeko. Eta zer esanik ez jaiei buruz! Udan egun guztiak dira jaiegunak hemen. Eta eguzkia ateratzen bada, euskaldunek beti daukate zerbait ospatzeko... Eta bestela, ere bai.

Adibide bat:

Ostiralean Getxotik abiatu ginen, eta Galeako itsaslabarretatik pasatu ginen, hondartzetik, itsaslabar gehiagotatik...Hondartza gehiagotatik... Zenbait milia nabigatu ondoren, Vilán lurmuturra istriborretik utzi eta ekialderantz jarraituko dugu. Gaztelugatxeko Donieneren eta Akatz haitzaren inguruan belaz isilean nabigatzea plazera dela egiaztatuko dugu. Esperientzia mistikoa da, eta zaila da benetan horretaz ahaztea. Matxitxako lurmuturra igaro arte jarraituko dugu. Arribolasen agingura bota eta murgil egingo dugu, gero, Bermeon amarratzeko. Han gaua emango dugu.

Larunbatean itsasoratuko gara berriro, baina horren aurretik itsasontzian bertan gosalduko dugu, eta portuko tabernetako batean. Ikusiko dugu.

Izaro uhartearen eta Otzarri haitzaren behealdearen artean, pasabide polita dago, eta hortik, Urdaibai itsasadarraren sarrera ikus daiteke. Hor, ezkerreko olatu ospetsua sortzen da, duela zenbait urte dagoeneko, Mundaka, nazioarteko surf zirkuituan sartu zuena. Laida eta Laga marearekin formaz eta tamainaz aldatzen diren bi hondartza sinestezinak dira. Euskal Herriko paisaiarik politenetako bat da. Aurrera jarraituko dugu, eta Ogoñoko lurmuturreko horma ikusgarriak begiratzen liluratuta geratu eta gero, Elantxobe agertuko zaigu horren ondoren. Erabaki zaila hartu beharko dugu: "Geldituko gara? Aurrera jarraituko dugu?".

Aurrera jarraitzea erabakitzen badugu, 6 milia izango ditugu Santa Katalina lurmuturreraino. Haren atzean, gure itsasertzeko herririk harrigarri eta girotsuenetako bat dago: Lekeitio. Toki ona da gaua emateko eta giroaz gozatzeko, dantzatzeko, afaltzeko...

 

Igandean Getxora bueltatuko gara. Bainatzeko geldituko gara, itsasontziko bainuontzian bazkaldu eta bela praktikak egingo ditugu. Nabigazioaz gozatzen emango dugu eguna. Azkenik, porturaino helduko gara. Han, esperientziaren balantzea egin eta beste aukera batera arte agurtuko dugu elkar.

Aukera ezazu nahi duzun bidaia!

Lehen Aukera

Ostirala (gauean), Larunbata eta Igandea
(2 egun)

Velero Kais

240€ p. pax (min 6 pax)

1440€ (charter)

Uso Zuria

280€ p. pax (min 6 pax)

1700€ (charter)

ERRESERBATU

Bigarren aukera

Ostirala (goizean), Larunbata eta Igandea.
(3 egun)

Velero Kais

325€ p.pax (min 6 pax)

1950€ (charter)

Uso Zuria

380€ p.pax (min 6 pax)

2300€ (full charter)

ERRESERBATU

HONAKOAK BARNE: Materiala, asegurua, monitorea, ontziburua, gasolina, ostatua 3 gela bikoitzatan.

HONAKOAK EZ BARNE: Gosaria, lunch, afaria eta beste batzuk.

EZ AHAZTU HONAKO HAUEK EKARTZEA: Arropa beroa , bisera, eguzkitakoak, gomazko zola duten zapatak (zolak ezin du beltza izan), oihalezkoa maleta.

Footer

Harremanetan jartzeko:

Telefonoa:
688 722 676
E-mail:
info@marmitakosailing.com

  • Email
  • Facebook
  • YouTube

 

Turismo familiar en Euskadi Marmitako SAiling Veleros

Copyright ©2019 · Marmitako Sailing · Navega y disfruta de la gastronomía en Bizkaia.

Esta Web utiliza cookies para ofrecer nuestros contenidos y realizar labores analíticas.
Aceptar Rechazar Política de Privacidad
Política de Privacidad

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT